2018-01-01


  SASIBURU elkarteak, Barakaldoko Udal Euskara Zerbitzuak eta euskatzaleon TOPAGUNEAK hitzaldi biziki interesgarria antolatu dugu:

"Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak"

Hona hemen hizlarietako batek, Kike Amonarriz soziolingusita, telebista aurkezle eta euskatzale ezagunaren  berba batzuk:

"Gaur egun, lehen aldiz gure historian, lehen lana bilatu edo lehen haurra izan duten Euskal Herriko gazte gehienak D ereduan ikasitakoak dira. Baina zein da beren ohiko hizkuntza? Zein hizkuntzatan hasi dira lanean? Euskara familia hizkuntzatzat al dute? Hurrengo urteetan lortuko bagenu belaunaldi gazte horrek euskara gaur egun baino nabarmen gehiago erabiltzea esparru guztietan, hizkuntzaren normalizazio bidean urrats sendoak egingo genituzke."




 ZER: "Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak" hitzaldia.

 HIZLARIAK: Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagos

 NOIZ: Urtarrilaren 18an, osteguna, 19:00etan

 NON: Clara Campoamor kultur etxean.

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!