2015-05-29

Eta hau, zergatik ez euskaraz? Kanpaina

Sasiburukideok Euskaltzaleen Topaguneak abiatutako “eta hau, zergatik ez euskaraz?” kanpainan parte hartuko dugu. Kanpainaren helburu nagusia paisaia linguistikoa euskalduntzea da, kanpainaren pegatinak jarriko dira gaztelania hutsez dauden errotuluen gainean.

Barakaldon lan asko dugu egiteko; zoritxarrez, gure herriko leku publiko zein komertzio handi askotan, gauza asko gaztelania hutsean idatzita daude. Hori dela eta, Sasiburukideok gurekin batera pegada masiboa egitera gonbidatu nahi zaituztegu ekainaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, San Bizenteko elizan.
Pegadara joaterik ez baduzue, baina gaztelania hutsezko errotuluak identifikatuta badituzue, bidali lekuaren izena eta helbidea eta egiten ahaleginduko gara!



Kanpainari buruzko informazio guztia hemen duzue: http://topagunea.eus/2015/05/eta-hau-zergatik-ez-euskaraz/

GAURTIK HASTEN DA BIHARKO BARAKALDO EUSKALDUNA!