2011-11-11

Bertsolari filma antzokian

Barakaldoko antzokian Bertsolari izeneko filma ikusteko aukera izango dugu azaroaren 29an, gaueko 20:00etan.Asier Altunaren gidoipean eta zuzendaritzapean egindako lana da Bertsolari.Orain artean ikusi duten euskaltzale eta bertsozale gehienen ahotan oso kritika ona entzun ahali zan dugu.Beraz, anima zaitezte eta hurreratu ikustera.
Bestalde, asteburu honetan 'Bi anai' filma aurkeztuko dute Bilboko zine-aretoetan. Imanol Rayo Iruñeko zuzendariaren lehenengo lana da, eta Bernardo Atxaga idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

2011-11-08

TXAN magoa, mintza praktika eta erromeria





 Gazte asanbladakoek mintza praktika tailerra antolatu duten azaroaren 11an San Bizenteko parkean gaueko 20:00etan.

Bestalde,  "BARAKALDO ERROMERIAN 2011" Programaren barruan, Laguntasuna Taldeak antolatuta, Erromeria bat ospatuko dute Barakaldon: Azaroak 12, larunbata,20:00etan

 Azkenik, azaroaren  27an Barakaldo Antzokira hurreratzen diren umeek Txan mago ezagunaren Ezer ez da dirudiena ikuskizun barriaz gozetako aukerea eukiko dute Topagunea eta Bizkaiko aldundiaren eskutik.

2011-11-07

AUTOMOBILEN GIDATZE EKONOMIKOAZ IKASTAROA


Gazte bulegokoek euskarazko ikastaro interesgarria antolatu du krisi ekonomiko garaiotan:

Automobilen gidatze ekonomikoaz ikastaroa
 

DOAN

Zer beharko dozu izena emateko?

Euskalduna izatea
18-30 urte
         Gidatzeko baimena (indarrrean)


Noiz?

ABENDUAK 3
(Euskararen Eguna)

LARUNBATA
10:00-14:00
Lekua:
Gazte Bulegoan
San Juan 17