2011-10-14

Euskarazko zenbait jarduera

Oraingoan Barakaldon laster euskarazko beste jardueren berri eman nahi dizuegu: 

  • Urriaren 16an Beurko-Bagatzako jaien barruan Bertso bira izango da Kilika bertso eskolaren eskutik 13:35ean, eta egun berean Antton Iruzta umeentzako ipuin kontalaria arratsaldeko 17:35ean.
  •  Urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan Gurutzetako zentro zibikoan "Katillukadak" bertso-txontxogiloak ekitaldia egongo da, arte eszenikoen egitarauaren barruan. Informazio gehiago helbide honetan:

http://berbatik.blogspot.com/2011/10/arte-eszenikoen-egitaraua-familiako.html

  • Irati Anda eskalatzaile ezaguna da
BARAKALDOKO HIZKUNTZ ESKOLAN izango da
azaroaren 4an, ostiralean.Arratsaldeko 16:00etan.


Informazio gehiago blog honetan:
http://www.txutxu-mutxuka.blogspot.com/

2011-10-11

IBARRALKALDU ELKARTEAREN 45.URTEMUGA

Ibarrakaldu dantza elkarteak bere  45.urtemuga ospatuko du txistulari elkarretaratze bat antolatuz.
Zorionak geure partez euskal kulturaren alde Barakaldon hainbeste egin duen elkarte honi. Mila esker.