2011-01-20

Bilbomatiks + The Kluba + Izan Ezean

Barakaldo, Bizkaia


San Bizenteko jaiak

Sarrera: Doan

Urtarrilak 21
21:30
 
 
 
Hiru hilabeteko geldialdia egin ostean, bueltan da Bilbomatiks Ska-jazz, 2tone eta soul doinuak jorratzen dituen Bilboko talde gaztea. Jamaikako ska kanten dantzagarrienei taldeak sortutako abesti berriak gehituko dizkie zuzeneko emenaldi honetan.

Gainera, aukera paregabea da honakoa berriro Skalariak talde ezagunaren abeslari ohiaren proiektua ezagutzeko: The Kluba.
Emanaldia irekitzen Izan Ezean Barakaldoko taldea ariko da..
----------------------------------------------------------------

Mendilagunak Txindokira

Urtarrilaren 23an, igandea, mendilagunak eguraldiak lagunduz gero, Aralarreko mendizerran dagoen Txindoki edo Larrunarri mendira igoko dira. Gipuzkoa eta Nafarroa artean dagoen mendi ospetsu hau igoko dute Mari haserretzen ez bada, Txindoki mendia Mari Euskal Herriko lamiarik ospetsuenaren bizilekuetako bat baita.


Mariren laguntzaz hurrengo ibilbidea egingo dute: Larraitz - Egurral lepoa - Txindoki - Egurral lepoa -Muitze - Larraitz. Ibilbideari buruzko informazioa: www.euskal-herria.org/node/13020

Animatuz gero igandean goizeko zortzietan Santurtziko parkean lotu dira mendia eta euskara uztartzeko.