2010-12-18

euskalakari spota

Zinema Euskaraz Gabonetan

Aurtengo Gabonetan, bi film euskaraz estreinatuko dira zinema-aretoetan: abenduaren 22an, Norvegiako A casa por Navidad filma iritsiko da, Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizioan Gidoi Onenarentzako Epaimahaiaren Saria jaso duen berbera. Gabon-kanta moderno honek umorea, tragedia, xamurtasuna eta etsipena uztartzen ditu era askotako pertsonaien bitartez, eta abenduaren 29a arte izango da ikusgai. Urtarrilaren 3an hasi eta hilaren 9a arte, haur, gazte eta helduei zuzendutako familia giroko La sustituta film daniarra estreinatuko da. Bertan, seigarren mailako talde bateko ikasleek ahaleginak eta bi egingo dituzte, irakasle berria asmo txarrez betetako alienigena bat dela jakinarazteko beren gurasoei...
Euskaraz banatuko diren lehenengo DVDak, Horton eta Ice Age 3 filmenak, hilaren 22an jarriko dira salgai azalera handietan eta ohiko saltokietan, 12,95 euroko prezioan.
Horrekin batera, abenduaren 22tik aurrera, www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneek 30 film euskaraz eta on line ikusteko aukera eskainiko dute, baina deskargatzeko aukerarik gabe. Zinema euskaraz eta doan ikusteko aukera berritzaile honetarako, film horien eskubideen inguruko akordioa ere mamitu da. Printzipioz, film bakoitza 2.000 erabiltzailek ikusi ahal izango dute, hau da, ordenagailu bidez zinema ikusteko 60.000 gonbidapen banatuko dira. Unibertsolariak, Betizu eta urrezko zintzarria, Karramarro uhartea, Crisis carnívora, Cristobal Molón, Munduaren bira doan eta La leyenda del Unicornio dira, besteak beste, ekimen honetarako aukeratu diren animaziozko 20 filmetako batzuk. Gainerako 10 fikziozko filmen artean, Aupa Etxebeste, Ilargien sekretua, Ander eta Sukalde kontuak bezalako tituluak aurki ditzakegu.

2010-12-17

KORRIKA 17

 
 
 KORRIKA 17
 
Dagoeneko gainean dugu hurrengo Korrika, KORRIKA 17 izango dena. Korrika aurrera eramateko Euskal Herriaren laguntza ezinbestekoa da. Hortaz, AEK-k "Korrika laguntzaile" kanpaina jarri du martxan.
Horrekin batera, Korrika materiala, ibilbidea, leloa, mezua,... ezagutzeko, bada martxan Korrika web orria (http://www.korrika.org/)

MAITATU, IKASI, ARI,... EUSKALAKARI

2010-12-16

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Finalistak: Onintza Enbieta, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Eneko Abasolo eta Peio Ormazabal.

 

Barakaldoko BECen izango da 17:30ean hasita eta Luis Baraiazarrak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko idazkari izandakoak, jantziko dio txapela irabazleari.

Sarrerak salgai daude: www.bertsosarrerak.eu atarian eta BECen ere eskuratu ahal izango dira.

Larunbatean BECera gerturatzerik ez duzuenok hainbat hedabideetan jarraitu ahal izango duzue finala: Bertsoa.com-ek, Eitb.com-ek, Info 7 irratiak eta Bizkaia Irratiak zuzenean eskainiko dute eta ETB-1en diferituan eskainiko da iluntzeko 21:05etik aurrera

2010-12-12

Sonata Artica


Barakaldo, Bizkaia
 Rock star
Abenduak 13



Sonata Artica Power Metal taldeak The Days Of Grays

diskoa aurkezteko emanaldia egingo du Barakaldoko Rock Star Live aretoan. Huaxe izango da mundu mailan egiten ari den biran Euskal Herrian eskainiko duen emanaldi bakarra.

SANTURTZIKO EUSKARAREN AGENDA: ABENDUA