2010-05-11

Mintza eguna 2010... ARRASATEn!!

Euskal Herri osoko berbalagun, mintzalagun, solaskide eta euskaltzaleok batzen gaituen jaia ailegatzear dugu. Aurtengo Mintza Eguna Arrasaten ospatuko dugu ekainaren 6an (igandea) eta Sestao zein Ezkerraldetik lagun nahikotxo animatuz gero, busa jarriko dugu!! Gutxi elkartzekotan, Bilbokoekin hitz egingo genuke... ea txokotxoren bat duten guretzat!!

Ez geratu berbalagunon festa erraldoi honetara etorri gabe, ez al litzateke pozgarria izango Euskal Herriko txoko guztietako ehunka mintzalagun elkartzea?? Gainera, Sestaoko lagunok bereziki sorpresa handia izango dugu... Momentuz, kontatuko ez dizueguna....

Etorri nahi baduzue (eta sorpresa zuzenean bizi nahi baduzue) bidali e-mail bat gure helbidera: ezkerraldea@aek.org.

Hona hemen egitaraua:


11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan


12:00etan: Ibilbide gidatua


13:30etan: Kalejira


14:30etan: Bazkaria Herriko plazan


15:30etan: Sari banaketa!!!!


16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin



Bazkarirako xehetasunak:

Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da (Ordaintzeko AEKtik pasatu edo dinamizatzailearekin (Ana) harremanetan jarri).

Menua: Patea, Paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.

Izen ematea: maiatzaren 21 baino lehen, e-mailez edo AEKtik pasatuta.

Barakaldotik Gueñesera, bizikletaz

Jakina da gure herrian zuek berbalagunok hilabetero ikastaroren bat antolatzen duzuela. Hilabete honetan, ez gara, ohi bezala, eremu itxi batean geratuko eta kalera aterako gara; eta gurekin batera, euskara aterako dugu. Hobe esanda, hilabete honetan berbalagunok bidegorrira aterako gara, gure bizikletekin.



Dabid astearteetako berbalagunak maiatzaren 22rako (larunbata) Kadaguaren ibilbidea (Barakaldotik Gueñesera joan-etorria) txirringaz egitea proposatu digu eta guk Ezkerraldeko euskaltzale guztiak (eta inguruetakoak ere, jakina!) gonbidatu nahi ditugu. Dabiden plana honako hau da:






Biltzeko hiru gune/ordu dauzkazue:

a) Goizeko 8:45etan. Barakaldoko Ansio Metro inteeran. Handik Zorrotzara joango gara (3'5km).

b) 9:00etan. Zorrotzako kiroldegian, (Renfe geltokiaren ondoan dago). Zorrotzatik Alonsotegira (5km).

c) 9:20etan. Alonsotegiko, "Irauregi" Feve geltokian.
Alonsotegitik Gueñesera abiatuko gara (20km). Itzultzeko, Feve zerbitzua dago nahi duenarentzat. Barakaldotik 50 km dira, joan eta etorri. Ibilbidearen mapa ikusi nahi baduzue, egin klik hemen. Behin hiritik irtenda, oso bide erreza eta ederra da, bidegorrietatik.
Egun horretan euria egiten badu, plana bertan behera geratuko da.
Izena emateko eguna markatuko dugu, maiatzaren 22an zenbat elkartuko eta zenbaten zain egon behar dugun jakiteko. Horretarako e-maila idatzi behar diguzue, maiatzaren 20a baino lehen, eta zuen izen-abizenak aipatzeaz gain, zein herritakoak zareten esan behar diguzue eta zein gunetan elkartuko zareten berbalagunokin.
Animatu eta etorri gurekin pedalei eragitera! Ez kezkatu, erritmo lasaian joango gara, ez pentsatu profesionalentzako irteera denik!

Aldez aurretik, eskerrik asko, Dabid, txango hau antolatzeagatik (kartela eta guzti!)!