2010-02-13

Herri Inauteriak hitzaldi eta diaporama.

Inauteriak, aratusteak, karnabalak, udaberri jaiak… Izen asko du otsailean ospatu ohi dugun jai honek era desberdin askotan ospatzen delako. Gure Euskal Herri txiki hau zinez da aberatsa usadio eta ospakizun kontuetan. Zenbat herri hainbat jai!! Eta inauteri garaian ez dugu izaten aspertzeko astirik inguruko herrietan zer egin badugulako. Ziur aski, denok entzun dugu zerbait Lantz, Ituren, Mundaka edota Tolosako inauteriei buruz… Hauexek festa entzutetsuak baitira geurean, baina ba al dakizue Arabako Azparrena udalerriko Ilegan Kultur Elkartea bere inguruko inauteri festak berreskuratzeko lanetan dabilela?



Izan ere, Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan aratuste ikusgarriak egiten dira, beste edonongoak bezain interesgarriak gainera. Jai hauetaz gehiago jakin nahi baduzue Udal Euskara Sailak Herri Inauteriak hitzaldi eta diaporama antolatu du otsailaren 17an asteazkena Kresala aretoan 20:00etan. Euskal Herriko ohiturak zertan diren jakin nahi baduzue aukera paregabea dago egun honetan!!!

2010-02-08

"Kubako emakumeak, iraultza bat beste baten barruan" erakusketa

Mamarigako Kultur Etxetik beste proposamen interesgarri bat heldu berri zaigu. Otsailaren 9tik 22ra bitartean 18:00etatik 21:00etara etxe autogestionatu honetan oso erakusketa erakargarria antolatu dute Euskadi-Kuba elkartearekin elkarlanean: Kubako emakumeak, iraultza bat beste baten barruan. Bertan Kubako iraultzaren inguruko xehetasun eta bitxikeriak aurkituko dituzue, baina beti ere, ahaztu samar egon den ikuspuntu batetik abiatuta, emakumeena alegia.

Era honetan, argazkiz beteriko panel hauetan Kubako iraultzan erabakigarriak izan ziren zenbait emakumeren istorioen berri izango duzue. Duintasunez beteriko lekukotasunak ziur aski, kontakizun amultsu eta leunak, baina aldi berean tinko eta kementsuak. Ondorengo asteetan arratsaldez planik ez baduzue, badakizue nora joan zaitezketen!!!

Benito Lertxundiren kontzertua SKAn.

Gutxitan izango dugu Benito Lertxundi bezalako bakarlaririk ikusteko abagune ederra. Euskal kantagintzan aitzindaria izan zen kantari honek urteen joanarekin batera hobera egiten duela dirudi. Eta orain gainera Santurtzira etorriko zaigu bere doinu miresgarriak eskaintzeko asmotan, zenbait abesti entzuteaz bat bati baino gehiagori oilo-ipurdia jarriko zaio!!! Horretan zalantzarik ez. Otsailaren 12an ostirala 20:30ean bere kontzertua entzungo dugu 12 euro ordainduta.