2008-10-25

BIZIKLETA IRTEERA: SESTAO- GETXO




Hurrengo Azaroaren 1ean Barakaldo eta Sestaoko berbalagunak bizikleta irteera berria antolatu dute : Sestao- Getxo.

Hitzordua:
10:45 etan kasko plazan, Sestaon, metro irteeraren ondoan.
Ibilbidea: Sestao-Getxo bizikletaz. Jendea gogotsu badabil Sopelaraino hurbiltzeko aukera ere egon badago.
Nahi duenak otartekoa eraman dezala.

Xuabe-xuabe joango gara beraz, ez izan beldurrik!!!

Gogoratu haizea edo euria egin ezean bilduko garela!

Hurrengo astera arte!

ONGI ETORRI BERBA LAGUNera!!

Kaixo lagunok!!

Sasiburuko berbaraka taldea abian dago berriro ere...horretarako, hurrengo azaroaren 10ean egitasmoaren aurkezpena egingo dugu San Bizenteko kultur etxean arratsaldeko 6etan.

Matrikulazio kanpaina irekita dago interesa duten guztiek izena emateko. Datuak berbaraka@hotmail.com helbidera bidal ditzakezue edo AEK, Udal euskaltegia eta Hizkuntza Eskolan matrikulazio fitxak ere jaso ditzakezue.
Anima zaitezte!