2019-04-03

BARAKALDO HITZA. LITERATUR JARDUNALDIAK

BARAKALDO HITZA LITERATUR JARDUALDIETAN HAINBAT EKINTZA DAUDE EGUNOTAN, ONDOKO HAUEK BESTEAK BESTE:

Apirilak 3, ASTEAZKENA
18:00etan. CLARA CAMPOAMOR ZENTRO ZIBIKOA
Irakurketa maratoia. Irakurketa sustatzeko ekintza, irakurketak duen garrantzia eta gozamena ikusgai egiteko asmoz. Nahi duen barakaldar orok gogokoen duen liburuaren atal bat irakurri ahalko du jendaurrean.
Musika zuzenean eta antzerkia.

Apirilak 9, ASTEARTEA
20:00etan. BARAKALDO ANTZOKIA
“Fruitu arraroak” errezitaldia. Harkaitz Cano idazleak eta Maite Larburu instrumentistak jatorrizko abesti eta bertsio “harrigarri” batzuen bilduma eskainiko digute. Askotan, fruiturik goxoenak aurreikuspenik gabe sortzen dira.  Gauza bera gertatzen da abestien kasuan: estiloen gurutzapena, bertsio eta desbiderapena, ahotsen eta hitzen nahasketa… Poema izan ala ez izan, ustekabeko testuak eta testurik bitxienak kantagarri bihurtu ditzakete. (Euskara).
Hartu gonbidapena Barakaldo Antzokian, zentro zibikoetan eta kultur etxeetan



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina