2018-04-01

"NI ALA ZU" ANTZERKI MUSIKATUA

    SASIBURU elkarteak euskaltzaleon TOPAGUNEAk sustatzen duen KULTUR ERROTA ekimeneko bi antzezlan antolatu ditu: Horietako lehena, apirilaren 18an izango dugu: 

               "NI ALA ZU" ANTZERKI MUSIKATUA.

   Psikiatriko baten musika gela. Musikaria eta “musikaz eroa” dagoen personaia. Musikaria bere gelan dago, norbait azalduko zain. Musikaz erotu den "bezeroa" sartzen da. Terapia behar du bere arazoa gainditzeko. Ez ditu pilularik behar, baizik eta pentagrama eta notekin duen obsesioa piskanaka piskanaka murriztea. 
     Musikari handia dela kontatzen du, eta munduan barrena ibiltzen dela munduko kantari eta musikari ezagunekin, bakarren betekin lardazkan ibilia zela ere  argitaratu omen zuten.
     Eta eroak kontatuko dizkio non ibilia den eta norekin, eta toki hartatik opariak ekarriko dizkio bisitan datorren bakoitzean, eta asmo berriak jakinaraziko dizkio.
Eta bitartean kantuak eta kantuak, doinuak eta doinuak...

  •  Generoa: Komedia. Antzerkia eta musika uztartzen dituena.
    NOIZ: APIRILAK-18, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.

    NON: AINARA AISIALDI ELKARTEKO LOKALEAN. BIZKAIA KALEA 36 
    ( ARRONTEGIN).

  • Iraupena: Ordubete.

    DOHAINIK.  ETOR ZAITEZ! PRIMERAN PASAKO DUZU ETA.



   Bestalde, Joseba Usabiaga antzerkian, zineman eta telebistan ibilitako aktore gipuzkoarra “Handia” film arrakastatsuaren protagonista dugu eta Goenkale telesailean hainbat urtez lan egin du. Iñaki Santos aktorea (Agerre Teatroa, Dejabu, Bazen behin clown) eta musikaria da, abesten du eta zenbait musika tresna jotzen ditu talde ezberdinetan.