2018-02-05

"Barakaldo eta euskara" hausnarketa jardunaldia

Sasiburu euskara elkarteak eta mugimendu euskaltzaleak orokorrean, Barakaldoko euskalduntzeko borrokan fase berri bat zabaltzeko beharra ikusi dut. Horretarako Sasiburu berak, Euskaltzaleon topagunea eta Udaleko Euskara Zerbitzuak hausnarketarako jardunaldi batzuk prestatu dituzte. Jardunaldi hauen helburua fase berria diseinatzea eta hemendik aurrera eman daitezkeen pausoen eta egin nahi diren ekimenen inguruan hausnartzea da, guztia jendearen parte-hartzea eta ekarpenekin batera. Prozesuak hiru saio izango ditu, guztiak San Bizenteko kultur etxean. Lehenengoa astearte honetan izango da.

Anima zaitez eta parte hartu!!

Hona hemen, Herri Koloreko lagunek geure elkarteko kide bati grabatutako bideoa jardunaldiei buruz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario