2017-11-29

BIZITZAREN LABORATEGIA ARRONTEGIN



SASIBURU elkartekook datorren abenduaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 17:45ean beste jarduera interesgarria antolatu dugu umeentzat:


BIZITZAREN LABORATEGIAN

"Marikalanbre bizitzaren laborategian" liburuaren egileak, zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta barregarriak esperimentuekin nahasten ditu, haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko helburuarekin. Esperimentu guztiak gero haurrek berek egiteko modukoak dira, etxeko materialak erabilita, eta inolako arriskurik gabe.

5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

NOIZ: ABENDUAK 15, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 17:45EAN

NON: AINARA AISIALDI TALDEKO LOKALEAN (BIZKAIA KALEA, 36) ARRONTEGIN.


ANIMA ZAITEZ ETA EKARRI ZEURE SEME-ALABAK!!  musutruk!!