2017-06-08

LLANOKO 3. HERRI LASTERKETA

 
Aurten ere LLanoko jai batzordekoek geure elkartearen laguntzaz 3. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin. 
SASIBURU elkartekook  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitita: 

SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.
HAURRENTZAKO LASTERKETA. Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute. Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango da guztiontzat.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2017-06-07

Udan ere praktikatu!!


Barakaldoko berbalagun egitasmoak maiatzaren 25ean antolatutako mintzodromoaarrakastatsua izan zen oso,goizean 110 lagun batu ziren Anaien Parkean, eta arratsaldean 90  euskaltzale aritu ziren hizketan.Uda honetan euskaraz hitz egin nahi baduzu www. praktikatu.eus webgunean eman dezakezu zeure izena, edota 678626567 telefonora deituz, ekainaren 15a baino lehen.