2017-11-22

"ZERURA ERORIA" ANTZEZLANA BARAKALDON


  SASIBURU elkartekook  KOMEDIA zoro, ganberroa eta lotsabakoa ekarriko dugu oraingo honetan.   Barre algarak eragitea da antzezlan honen oinarria, funtsa eta helburua.
    Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen  bizipenak? Bizi penak? Hil penak?
  Bizitzaldi ez gauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du? Eta zuk, etxeko lan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?



NOIZ: ABENDUAK-14, ARRATSALDEKO 19:30EAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA. (CLARA CAMPOAMOR).

ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA.
BADAKIZUE GEURE JARDUERA GUZTIAK LEGEZ MUSUTRUK!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario