2017-10-07

TXOTXONGILOAK Beurko-Bagatzako jaietan


Datorren ostegunean, urriak-12, eguerdiko 12:00etan  BEURKO-BAGATZAko jaietan SASIBURU elkartekook TONI DE LA SAL-en txotxogilo ikuskizuna antolatu dugu:

"TELEIPUINA".

Teleak erotzen gaitu!!!
Etxera iritsi eta telebista pizten dugu. Telemandoak ez du hainbat telebisio katerako botoi beste. Sakatu! Aldatu! Hau koloretxo sorta hau! Aldatu berriro! Bai jende mordoa oihuz eztabaidaka! Bai jende mordoa gaizki kantaka! Sakatu! Bai txalo mordoa edozein ordutan! Nondik sartu dira ba mamorro guzti horiek telebista barrura?

Teleak erotzen gaitu!!!
Baina ez dirudi honek Toni La Sal batere arduratzen duenik. Nagusiak bere etxean telebisio emisore berrien seinaleak instalatzeko agindu dio, beraz, dena konplikatu egingo da Toni La Sal konturatzen denean eraman dituen trafiko seinaleek ezertarako balio ez dutela, “TDT”a ez dela insektizida bat eta handik ibiltzen diren txotxongiloak ez direla mamorroak, telebistaren aurrean ordu gehiegi ematen duten haurrak baizik.

HATOR BEURKO-BAGATZAKO JAIETARA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina