2017-05-21

"Tadjikistanen txirrindulaz" DIAPORAMA


SASIBURU elkartekook hurrengo egunetarako zenbait jarduera antolatu dugu: garagardoari buruzko hitzaldia, Laugar garagardo fabrika ezagutzeko txangoa eta diaporama bat.Oraingoan ekainaren 1ean, osteguna, antolatu dugun ekintzaren berri eman nahi dizugu:

"TADJIKISTANEN TXIRRINDULAZ" DIAPORAMA
Gizakume batzuk nahiko abenturazaleak dira eta beste herrialde urruti batzuk era berezian ezagutzeko gogoa daukate, hauxe da bikote protagonista honen istorioa.Irakur ditzagun protagonista bietako baten hitzak:

"Dushanben nago jeep baten sabaiaren gainean bizikletak bidaia neketsu eta luze baterako prestatzen. Inguruan, gizon ugari bildu dira niri begira, jakin-minaz. Ez, Tadjikistanen ez da ohikoa emakume bat horrelakoak egiten ikustea eta horrexegatik igo naiz ni gora. Txapazko talaia horretatik gizonezko mundu horri bideratutako berdintasun adierazpenaren mezulari bihurtu naiz."


NOIZ: EKAINAREN 1EAN, OSTEGUNA, 19:00EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina