2017-05-16

Garagardoaren historia Euskal Herrian

Udaberria euskarazko jarduerez beterik daukagu Barakaldon.Hurrengo egunetan eta asteetan SASIBURU elkarteak zenbait jarduera antolatu du geure herrian.

 Oraingoan "GARAGARDOAREN HISTORIA EUSKAL HERRIAN" hitzaldia aipatu nahi dugu.Hitzaldi hori "Garagardoaz euskaraz"  jardunaldietako lehenengo ekintza da.Hitzaldi horretan ondorengo gaiak jorratuko dira:
Noiztik ezagutzen da garagardoa gurean?
Zein izan da garagardoaren bilakaera euskal lurraldeetan?Zeintzuk aitzindariak?
Zer nolako eragina izan zuten XIX. mendean Europan gertatutako egoera iskanbilatsuek garagardo modernoaren hasieran Euskal Herrian nahiz mundu zabalean?

Noiz : maiatzaren 24, asteazkena. Arratsaldeko 19:30ean.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina