2012-12-03

Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur, egun berezia da. Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, haibat herritan, euskararen aldeko ekitaldiak burutzen ari dira egun hauetan. Boisetik hasi eta Barakaldon bukatuta, Basauritik eta beste hainbat eta hainbat herritik pasatuz.

Barakaldon zehazki, ondoko ekitaldiak ditugu:

Hizkuntza Eskola Ofizialean
  • Eguerdiko 12:00etan.
  • Kimetz Aranaren hitzaldia.
  • Artzaina da eta bere bizimoduaz jardungo du.
Gazte Bulegoan
  • Arratsaldeko 19:00etan.
  • Bertso afaria – Tailerra / Saioa / Pikoteoa eta pizza.
  • Enkarterriko bertsolari eta Barakaldoko gazteen eskutik.
  • Informazio gehiago

Sasiburun urte osoan aritzen gara gure herrian euskara sustatzea eta indartzea helburu duten ekitaldi, tailer eta abarrak aurrera eramaten, herriko beste talde batzuekin batera. Aurten, egun honetarako bereziki, Euskararen Ginkana antolatu dugu.


Jokoak iraun duen zazpi astetan zehar, jolastera animatu diren guztiak ginkanako froga desberdinak egiten izan ditugu eta kontatu digutenagatik oso ondo pasatu dute. Asteburu honetan bertan, Euskararen Ginkanako Jaia ere ospatu genuen, Kilika bertso eskolako kideekin batera.

Hona hemen argazki batzuk:
Ginkanako saridunak
Bertsolariak kantuan
Dantzari eta Eguzki tabernen aurrean bildu ginen 40 bat lagunak pintxoak jaten, musika entzuten eta giro euskaldunean arratsalde alaia pasatzen

Barakaldoko ginkana gaur bukatzen da baina gehiagoren gogoz geratu zaretenok, animatu zaitezte Donostitik antolatzen den beste euskararen ginkana honetara, lehen fasea gaur hasten da eta!

2012-12-02

Abenduko euskal agenda

Hemen daukazue Ezkerraldeko euskararen agenda. Parte har ezazu jardueretan eta ondo pasa!!