2011-10-22

SEIREN eta RUAILLE BUAILLEren kontzertua



Datorren ostiralean, urriaren 28an, gaueko 20:00etan  Barakaldoko antzokian kontzertu interesgarri bat izango dugu: SEIREN eta RUAILLE BUAILLE  taldeak arituko dira.
Anima zaitez!! 

2011-10-19

Berbalgunak ezkerraldeko jarduerak

 
 Beste bi jarduera aipatu behar dugu. Ostiral honetan berbalagunen poteoa egongo da Barakaldon gaueko 20:00etan  Santa Teresako plazatik hasita.
Bestetik berriz ere Mendilagun taldea martxan da, berriz ere mendiz mendi euskaraz ibiltzeko abagunea datorkigu mendilagunei esker. Egutegia prest dago, eta ikasturte honetako lehenengo irteera igande honetan egingo dute (urriak 23). Beriain edo San Donato mendira abiatuko dira.
 
Geralekua: Santurtziko tren geltokia.Ordua: 08:30ean.

Anima zaitezte!

 
 

2011-10-16

"Etxe asmatua" umeentzako ikuskizuna



Datorren asteartean , urriak-18, Barakaldoko antzokian Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrentzako ikuskizuna. izango da.Bi ekitaldi egongo dira goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 15:15ean.

Obra honetan imajinazio-jolas bat eta etxe bat eraikitzea proposatzen da eta, hau gauzatu nahian, haurtzaroan sortzen ditugun alegiazko elementu guztiez baliatzen gara.

Antzezkizun naïf honetan, pertsonaiek “euren etxeko” espazio fisikoa eta, areago, espa-zio emozionala eraikitzera jolasten dira, bertan argia sartzen da, jaten dute, lo egiten dute, jolas-ten dira, lagunak hartzen dira, kondairak kontatzen dira… ametsetako espa-zioa da.

Baina aurkezpen eszeniko xumea dugu. Bertan, espazioa “irudipen espazio” bilakatzen da, eta aktoreek egindako jolasek giro hurbil, bero eta erosoa sortzen dute, gure etxean sentitzen dugunaren parekoa.