Harpidetza

sasibururen blogari harpidetu

Búsqueda personalizada

2012-01-29

Agate deunako abesbatza



Ibarrakaldu dantza taldekoek Agate deunerako abesbatza antolatu dute. Datorren otsailaren 4ean, arratsaldeko 19:00etan.
Anima zaitez eta parte hartu.

2012-01-25

Hil arte bizi antzezlana

 Datorren otsailaren 3an, ostirala, Barakaldoko antzokian beste antzezlan dibertigarria ikusteko aukera izango dugu: HIL ARTE BIZI.

 Hona hemen istorioaren nondik norakoak:
Hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten dan hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Gizon bi eta andra bat eta jakina... gitxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak... edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da hareen arteko adiskidetasuna kolokan ipiniko duena. Zer egingo zenuke zure bikotekideak zure lagun onenagaz alde egingo balu? Biei barkatuko zeunskie? Bietako bati? Nori? Eta heriotza tartean bada... dena desberdin ikusten da? Edo zer parkatu zeinke maitasunagaitik? Eta adiskidetasunagaitik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da?

Informazio gehiago webgune honetan:
http://teatrobarakaldo.com/site/espectaculo.asp?id=1047&seccion=fechas

2012-01-23

Barreterapia tailerra

Ostegun honetan hitzordu polita izango dugu Sestaon. Berbalagunekoek barreterapia tailerra antolatu dute Sestaoko AEKn arratsaldeko 19:30etan

Anima zaitezte eta eman izena, primeran pasatuko duzu ta!!!

Izena emateko: Sestao edo Barakaldoko AEKn eta aintzane-p@aek.org helbidean
Bizitzari barre egin behar zaiolako, euskaraz!!!!

2012-01-22

Helduentzako ipuin saioa

Hizkuntza eskolako lagunek jarduera polita antolatu dute:

ZER: Joxe Mari Karrere ipuin kontalariaren saioa.

NOIZ: otsailaren 15ean,  arratsaldeko 18:15ean.
NON : hizkuntza eskola.

2012-01-18

“Ttukunak” Musika - Txalaparta





Ahizpa bikiek txalaparta arloan inoiz entzun ez diren erritmoak eta melodiak sortarazten dituzte maisutasunez.
Ikuskizun bisuala eta soinuduna dugu hau, familia osoa ondo pasa dadin, hain zuzen ere.

2012-01-16

Bertso afaria San Bizenteko jaietan

DATORREN OSTIRALEAN,URTARRILAK-20, ETA KILIKA BERTSO ESKOLAREN ESKUTIK 
BERTSO AFARI INTERESGARRIA IZANGO DUGU.

 BERTSOLARIAK:  
JULIO SOTO(Nafarroako txapelduna) eta ONINTZA ENBEITA.

 NON: SAN BIZENTE garagardotegia.
 NOIZ: URTARRILAK-20, OSTIRALA. GAUEKO 22:00etan.

Erosi txartelak AEK-ko euskaltegian.

2012-01-12

Urtarrileko euskararen agenda

Hementxe duzue ezkerraldeko euskararen agenda. Informazio gehiago webgune honetan:
http://ezkerraldea.blogspot.com/

2012-01-10

BIZENTE DEUNAREN JAIAK BARAKALDON

DATORREN OSTIRALETIK AURRERA SAN BIZENTEKO JAIAK HASIKO DIRA. HONA HEMEN JAI EGITARAUA.

OSTIRALA 13

Astean zehar Erika Mertzeriaren lanari esker euskal jantzien erakusketa egongo da San Bizenteko Kultur Etxeko kafetegian. 19.30 Udal musika bandak kontzertua eskainiko digu kultur etxean

LARUNBATA 14

10.00 Areto futbola txapelketa Alkartu ikastolan (oraindik ez bazarete apuntatu, ez galdu aukera!)
12.00 KATU BURU Batukadak San Bizenteko kaleak musikaz eta jai giroaz beteko ditu, Kuttun zangaluzeek lagunduta.
13.00 Pregoia San Bizenteko plazan. JAIAK BULTZATUZ!!
13.30 Ikurrinari omenaldia San Bizenteko plazan
13.30 Tabernaz taberna ibiliko da Schola Cantorum Korala
14.00 Batukadarekin batera, pintxo-poteoa hasiko dugu
14.00 Txorizo banaketa San Bizenteko Plazan
16.00 Dardo txapelketa Atari tabernan.
18.00 Txiki txoko Velázquez Plazan. Lankidetza sustatzeko jolasak. Aita-ama gaur ez zara libratzen eta seme alabekin jolastuko duzu.
18.00 Gazte Musika: Barakaldoko talde gazteen kontzertuak: Rock Time, Sobre10, Azken Gaua eta Blood as Ink. San Bizenteko Plazan
20.00 Euskal Erromeria Laguntasuna dantza taldearen eskutik Velazquez plazan.
20.00 Txosnen irekiera
20.00 Kanta-paseoa. (Hurbildu zaitez jai batzordearen txosnara )
22.00 Karaokea parkeko kioskoan.
23.00 Erromeria San Bizenteko parkean AUSKAN taldearen eskutik
00.00 Danborrada auzoan zehar. JAIAK BULTZATUZ!! Ekarri zure soinu tresna berezia, entzun gaituztela udaletxetik!
01.30 KARAOKEA parkeko kioskoan.

IGANDEA15

10.00 Udal txistulariak auzoan zehar.
10.00 Ekarri beharreko guztia San Bizenteko parkera putxera- lehiaketan parte hartu ahal izateko.
12.00 Laguntasunak antolatua,TXISTULARIEN KALEJIRA.
12.30 Txiki txoko: gaztelu puzgarria, Elizateko plazan
13.00 Dantzari Txikien Ekitaldia (Amaia, Erreka-Ortu, Ibarrakaldu, Kurutze, Laguntasuna). Elizateko Plazan.
13.00 Buruhandiak auzotik
13.00 TRIKIZULO taldeko kale animazioa.
14.30 Putxerak aurkezteko ordua. Nork irabaziko du?
15.00 Herri bazkaria San Bizenteko parkean
16.30 Bazkalostea, Kilika bertsolariek alaituko digute bertsotan.
17.00 Igel txapelketa Unión Sport tabernan.
18.00 Txitxarrillo San Bizenteko plazan Mabel taldearen eskutik

ASTELEHENA 16

17.30 Umeentzako zinema San Bizenteko Kultur Etxean

ASTEARTEA 17

19.00 Arabar errioxako ardoen, txakolinaren eta Idiazabal gaztaren dastaketa San Bizenteko Kultur Etxean Mikel Garaizabal Sumillerrarekin (aldez aurretik har ezazu gonbidapena kultur etxean)

19.30 Hala Dziporen fanfarrea auzoan zehar
19.30 HITZALDIA: memoria historikoa. Iñaki Egaña idazleak aurkeztuko du bere liburua “Fankismoa Euskal Herrian” San Bizenteko kultur etxean

ASTEAZKENA 18

19.30 Hala Dziporen Koroa tabernaz taberna ibiliko da giroa alaituz
19.30 Bertso ibilaldia KILIKA bertso eskolako partaideekin,plazatik hasita.


OSTEGUNA 19 OSTEGUN LASAIA

19.30 Eguzki talde ekologistaren hitzaldia “nekazaritza ekologikoa eta Nekasarea proiektua”. Hizlariak: EHNE sindikatuko kide bat eta Barakaldoko kontsumo taldeko partaideak.
20.00 MUSIKA LASAIA eztanda eta cero presion taldeekin Sanbizente garagardotegian.

OSTIRALA 20 MOZORRO EGUNA (HORTERAK VS FASHION VICTIMS)

17.00 Txiki txokoa: Gaztelu puzgarriak Velázquez plazan
18.00 BRK SOUND SYSTEM San Bizenteko plazan.
18.30 Urdaiazpiko dastaketa Ursula lentzerian
18.30 Xake partidak Velázquez plazan
19.00 TURUTARRAK Fanfarrea auzoan zehar.
19.30 Atera euskara kalera eta zatoz Berbarakak - Barakaldoko Berbalagunek -Martxoaren 8 plazan antolatutako pintxo dastaketara.
20.00 LAGUN ARTEAN KANTARI. Eztarriak berotu eta ekin kantuari Laguntasunakoekin batera.
20.00 Saski baten zozketa astean zehar URSULA lentzerian erositako produktuengatik.
20.00 Rally-paseoa jai batzordeko txosnatik. “HORTERA vs FASHION GAUA” da, beraz badakizu, etxean bilatu traputxu horiek eta jantzi itzazu lotsarik gabe.
22.00 Jaialdia HABEAS CORPUS, ITZIARREN SEMEAK eta ROCKSKULL ,maketa lehiaketako talde irabazlea.
22.00 Bertso afaria SAN BIZENTE garagardotegian JULIO SOTO(Nafarroako txapelduna) eta ONINTZA ENBEITA(Muxika,Bizkaia) bertsolariekin. Erosi txartelak AEK-n

LARUNBATA 21 gazte eguna

09.00 Umeentzako eskubaloia Alkartu Ikastolan eskubaloi Best taldearen eskutik
10.00 Udal txistulariak
11.00 Futbito txapelketako finala Alkartu Ikastolan.
11.00 Haurrentzako modarik politena Correcaminos, Haizea eta Lambadak erakutziko dizute. Hurbil zaitez alaba-semeekin eta oparitxo bat eskuratuko dute.
12.00 Trueke Merkatua San Bizente plazan. EGUZKIk eta Barakaldoko gazte asanbladak antolatua.
12.30 Tiragoma lehiaketa Elexpuru tabernan
13.00 Jai batzordea lagundu eta erdu sagardo eta pintxo dastaketara San Bizente plazan
13.00 San Bixonte koadrilaren topaketa. ¿artilezko txano koloreduna gogoan duzu?
17.00 Txiki txokoa Velázquez plazan
18.00 Txotxongiloak Aitzolen eskutik Velazquez plazan.
18.00 Laguntasunak antolatua, dantza eta musika emanaladia
19.30 Elizateko plazan hasita Laguntasunako fanfarre haundia eta txistularien kalejira.
20.30 Schola Cantorum koralaren kantaldia Elizan.
22.00 Erromeria LAKET taldearekin San Bizenteko parkean.
Erromeria amaitu ostean Gora Mofeta DJ´s

Gazte eguna:
12.00 Harrera
12.30 Paseo Erreibindikatiboa
14.30 Herri Bazkaria. Prezioa: 3,50 euro
15.30 Bazkalondokoa
16.30 Jokoak eta Tailerrak
Ondoren Barakaldoko gazte taldeen aurkezpena.

IGANDEA 22

10.00 Nekazaritza eta artisautza azoka san Bizenteko parkean
10.00 Tortilla eta bakailao txapelketa San bizenteko parkean
11.00 Gala txistulariak
12.00 Ohorezko txupina
12.00 “No hay pan para tanto txorizo” Berri Otxoaren eskutik
12.00 Kalejira Lutxanako dultzainariekin
13.00 Laguntasunako erraldoiak auzoan zehar jira eta jira ibiliko dira.
13.00 Laguntasunako Fanfarre gaztearen kalejira erraldoiak topatu arte.
13.00 Harrizulatzaileek ikuskizun ikusgarri eta berezia egingo dute San Bizenteko parkean
14.30 Nekazal eta artisautza produktuz betetako otarraren zozketa, gure txokoan
14.30 Bakailaoa eta tortillak aurkezteko ordua
14.45 Sari banaketa
15.00 Herri bazkaria San Bizenteko parkean.
17.00 Mus txapelketa AZIMUT tabernan
18.00 Txitxarrilloa Menta taldearen eskutik Elizaldeko plazan
20.00 Azken traka eta jaiei agurra. Hurrengo urtean gehiago eta pottolago!!!

2012-01-06

Inorako bidaia antzezlana



Kukubiltxo antzerki taldekoek datorren urtarrilaren 27an gaueko 20:00etan Barakaldoko antzokian antzeztuko dute: Inorako bidean lana.
Hona hemen antzezlan horren laburpena:
Mendiko herrixka bateko biztanleak sistema ideologiko errepresibo batean bizi dira. Utopia izeneko tabernan batu eta irratian berriak entzuten daudela Haizea eta Askatasuna programa aurkitzen dute. Bertan Carmen egunean 9 pertsonak ihes egitea erabaki dutela entzuten dute eta mendiko biztanle hauek marinel bihurtzen dira askatasunaren bila.

2012-01-03

Hizkuntz eskubideak

Geure bazkideetako batek honako kexa hau luzatu digu Euskadiko kutxako sukurtsal batean izandako esperientziaz:


 Atzo Barakaldoko Foruen etorbidean dagoen sukurtsalera joan nintzen transferentzia bat egitera eta 55 minutu itxaron behar izan nituen (12:55etatik 13:50etara).

Heldu eta jarraian harrera mahaira joan nintzen eta libre zegoen pertsonari, euskaraz, transferentzia bat egin nahi nuela esan nion. Gizonak gaztelaniaz hitz egiteko esan zidan eta nik euskaraz zekien norbaitekin aritzea nahiago nuela esan nion. Orduan gizonak mahai batean zegoen Oierrengana joateko esan zidan. Argitu nahi dut, biok adeitsuak izan ginela eta zentzu horretan ez zela inolako arazorik egon.

Kontua da, Barakaldon 10.000 euskaldun inguru daudela. Ni beste sukurtsaletako bezeroa izan naiz eta beti euskaraz aritu arren inoiz ez dut hainbeste denbora itxaron behar izan era guztietako erakigetak egiteko (etxe bizitza kontua, mailegua, errenta aitorpena eta abar). Eta are gutxiago transferentzia sinple bat egiteko. Euskadiko Kutxan ia ordu bat itxaron behar izatea dagoen eragiketarik errazena egiteko onargaitza iruditzen zait. Salagarria ere, eta hau da kexa honen arrazoia.

Foruen etorbidean dagoen sukurtsal handi honetan, Euskal Herriko euskalkiak erakusten dituen mapa ezagun bat dago, bi metro inguruko neurrikoa. Euskararekiko atxikimendu hori transmititzea eta gero hainbat langiletik (hamar bat inguru ikusi nituen) euskaraz hitz egiten dakien pertsona bakarra egotea lotsagarria iruditzen zait. Mota guztietako eragiketak egiteko pertsona bat bakarra izatea (kredituak, diru-sarrerak, pertsioak, transferentziak, kontu berriak, hipotekak...) ez da bat ere praktikoa, lehenik eta behin bezeroentzat. Kutxak benetan Barakaldoko euskaldunon artean bezeroak irabazi (edo besterik gabe mantendu) nahi baditu, egoera hau konpondu gabe jarraitu ezin duela iruditzen zait.

Nire iritzia kontutan izango dituzuelakoan eta hau konpontzeko erabakiak hartuko dituzuelakoan, jaso itzazue nire agurrak.





                        

IPAR HAIZEAREN KONTRA antzezlana


 Datorren urtarrilaren 22an, igandea, arratsaldeko 19:00etan euskarazko antzezlan bat ikusteko parada izango dugu: IPAR HAIZEAREN KONTRA.
Daniel Glauttauer idazlearen Gut gegen Nordwind eleberrian oinarritutako obra da eta Fernando Bernues da zuzendaria.
Hemen duzue antzezlan honen  nondik norakoak:
Emmi Rothener-ek LIKE aldizkariko harpidedun izateari utzi nahi dio. Hori dela eta, mezu bat bidaliko die argitaletxekoei. Okerreko helbidera bidaliko du, eta Leo Leikeren postontzira helduko da. Otsailaren amaieran, Emmik aldizkaria jasotzen jarraitzen duenez, beste mezu elektroniko bat bidaliko du. Mezua berriro Leori helduko zaio. Emmik barkamena eskatuko dio eta hala, poliki-poliki sakontzen joango den harremana sortuko da eta elkarrenganako dependentzia handitu egingo da.

2011-12-22

Olentzero Beurko-Bagatzan

Urtero bezala IBARRAKALDU dantza taldekoek eta Beurko Bagatzako kultur Bilgunekoek Olentzeroaren etorrera ospatzeko zenbait jarduera antolatu dute.

ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!!


2011-12-20

Bi euskarazko filma gabonetan



BARAKALDOKO ANTZOKIAN PARE BAT FILM IKUS DEZAKEGU GABON HAUETAN:

MYSTICAL
Hementxe duzue filmaren laburpena:

Hasierako denboraren zurrunbiloaren ilunean deabruak ziren jaun eta jabe lurrean. Desberdinen arteko borroka latzaren ondorioz, giza arraza behin betiko galtzeko zorian zegoen. Halako batean, tribu handienetako aztiak bildu egin ziren, beren indarrak batzeko asmoz, batu ere, deabruak atera ziren putzura berriro bota, egotzi eta azpiratu nahian, bildu ere. Gizateriaren biziraupena kinka larrian zegoen, aztiek egin zezaketenaren esku.

NOIZ: 2011KO ABENDUAREN 27AN, EGUERDIKO 12:00ETAN.
SALNEURRIA : 2 EURO

Hiru Mosketariak

Hiru Mosketariak’ (‘The Three Musketeers’), Dumasen lan hilezkorraren moldaketa berria, Paul W.S.- k ikuskizun ikaragarri bihurtu du. Akzioa, amodioa eta abentura nahastu ditu, kortseak eta luma kapelak, garaiko tipikoak izan arren, arretarik bereganatu ez dezaten lortuz.

NOIZ: 2011KO ABENDUAREN 30AN, EGUERDIKO 12:00ETAN.

PREZIOA: 2 EURO

2011-12-13

GABONETAKO PROGRAMA KULTUR ETXEETAN

GABONETAKO PROGRAMA KULTUR ETXEETAN

ZUHATZUKO KULTUR ETXEAN
Abenduaren 23a
“Munduko ipuin eta elezaharrak”
18:30ean (5etatik 11 urtera)
* Gonbidapenak zentroan jaso daitezke
abenduaren 12tik aurrera

ERREKAORTUKO KULTUR ETXEA

Abenduaren 27a
KORRI ETA SALTO “Entresaka” PAILASOAK.
18:00etan (4tik 9 urtera)
* Gonbidapenak zentroan jaso daitezke
abenduaren 20tik aurrera

ZUHATZUKO KULTUR ETXEA
Urtarrilaren 2a
PEPA ETA KUTXO PAILASOAK
18:00etan (4tik 9 urtera)
* Gonbidapenak zentroan jaso daitezke.

ERREKAORTUKO eta BURTZENAKO KULTUR ETXEA
OLENTZERO JAIA.
Abenduaren 23a
17:30ean (4tik 9 urtera)
* Gonbidapenak zentroan jaso daitezke abenduaren
20tik aurrera

CLARA CAMPO AMOR KULTUR ETXEA
Urtarrilaren 2, 3 eta 4a
“Gaur denok jolastu behar dugu” UMEENTZAKO ANIMAZIO JAIA.
18:00etatik 19:30era (5etik 11urtera)

GURUTZETAKO KULTUR ETXEA
Urtarrilaren 4a
JAKIN ETA JOLAS “Eskeletoa mugitzen” FAMILIA JOKOA.
18:00etan (4tik 11 urtera)
* Gonbidapenak zentroan jaso daitezke abenduaren 20tik aurrera