2025-06-03


  Aurten ostera ere LLanoko jai batzordekoek, SASIBURU elkartearen eta Barakaldoko AEK-aren laguntzaz 9. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin. 

SASIBURU elkartekook  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitira: 

SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.

NOIZ: Ekainaren 14an, goizeko 11:00etan.

HAURRENTZAKO LASTERKETAEkainaren 14an, eguerdiko 12:00etan.
Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute.

Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango dugu guztiontzat.Bestalde, sariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.


                             ANIMA ZAITEZ ETA ERDU GUREKIN!!

2025-06-02

UDAN ERE BERBALAGUN





 Aurten ere udan euskaraz mintzatzeko aukera izango duzu Barakaldon. Udako kanpaina zabalik dago: zure euskara hobetu edota lagun berriak egin nahi badituzu, izan berbalaguna!

Talde berriak sortzeko aukera ere badago!

ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMON!!

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

2025-05-28

IRAKURLE KLUBA. Solasaldia Miren Amurizarekin

 


  IRAKURLE KLUBA.  

   Irakurzaletasuna elkartzeko gunea: Solasaldia Miren Amurizarekin Barakaldoko AEKn! 
Pleibak liburua irakurri duzu? Zatoz ekainaren 10ean, 19:30ean, Barakaldoko AEK-ra, Miren Amurizarekin liburuaren inguruan solasean aritzeko!
 
     Eman izena:  678 626 567

                      📧 barakaldo_berba@aek.eus

2025-05-27

Udaberrian ere euskaraz!!

Euskaraldia bukatu arren, aste honetan ere euskaraz gozatzeko aukera mordo bat izango dugu Barakaldon! Maiatzaren 26tik ekainaren 1era.



 

2025-05-22

EUSKARALDIAKO ERRONKAK ETA BESTE JARDUERA BATZUK



 EUSKARALDIAn zeintzuk izan dira zeure erronkak? Hortxe dituzu ideia batzuk.

 Bestalde, Euskaraldiaren azken egunak Arrontegi, Retuerto, Artegabeitia-Zuatzun eta Desertu auzoetan zenbait jarduera izango dugu.

 Maiatzaren 22an, Barakaldo Antzokiak bat egingo du Euskaraldiarekin, Idoia Tapiaren Alter Nation ikuskizunarekin. Hilaren 23an, musika-gurdi batek Arrontegi auzoa zeharkatuko du (20:00etatik aurrera) Las Maris BBK taldearekin. Gainera, egun horretan bertan ipuin kontalariak izango ditugu Lutxanan (17.30ean), Amaia dantza taldearen eta Bihar taldearen eskutik. Baita ere, tailerra eta "Auzoan euskeraz erosten" kalejira Retuerto auzoan (18:00etatik aurrera), Erreka-Ortu dantza taldearen eskutik.

Maiatzaren 24an Artegabeitia- Zuatzun kalejira musikala egingo da Laguntasuna taldearekin (12:00etatik aurrera).

Azken egunean, maiatzaren 25ean, Euskaraldiaren azken ekitaldia egingo da  Desertu pasealekuan (12:00etatik aurrera), eta Barakaldoko lau dantza taldeek parte hartuko dute.


       

2025-05-21

BARAKALDOKO EUSKARAREN AGENDA BATERATUA



   Hurrengo egunetan oraindik Barakaldon EUSKARALDIAko hainbat jarduera izango dugu.

                      Anima zaitez eta parte hartu!!
 

2025-05-19

KAFEALDIA BARAKALDON


EUSKARALDIAren helburua euskara kalera ateratzea izanik, egin dezagun berba Barakaldokoko bazter guztietan!

 BEURKO-BAGATZAKO KAFEALDIA

 NOIZ: Maiatzak 20, asteartean.⏰ 17:30etan.

 NONSanta Teresa plazan.(Beurko-Bagatza).

 ERDIGUNEKO KAFEALDIA

 NOIZ: Maiatzak 21, asteazkenean.⏰ 10:30etan.

 NON: Anaien parkean.


             ANIMA ZAITEZ ETA ERDU GUREKIN KAFEALDIRA!!

2025-05-16

EUSKARALDIA BARAKALDON

EUSKARALDIAk  Barakaldon hainbat jarduera ditu.Esaterako, bihar bertan  maiatzaren 17an, SAGARDO EGUNA izango dugu Beurko-Bagatzan. Bestalde, LAGUNTASUNA elkartearen eskutik  Erromeria izango dugu San Bizenten. 


    
  Hurrengo asteko ostegunean, maiatzaren 22an, "Alter Nation" ikuskizuna izango dugu Idoia Tapairen eskutik!! Sarrerak  antzokiko leihatilan eskuragarri izango ditugu, dohainik!!

📍 Barakaldoko antzokian.

⏰ 19:00etan


 Eta ez ahaztu zuen txapa!!! Daborduko 1800 barakaldar baino gehiagok eman dugu izena EUSKARALDIAn parte hartzeko.